Hamaikabat alderdiak egoitza berria du Tolosan

tolosa 2011ko martxoaren 25a

Atzo iluntzean inauguratu zuten Hamaikabat alderdiak aurrerantzean Tolosan izango duen egoitza berria. Gernikako Arbola lorategietan dago egoitza, eta eskualdeko herri guztientzako izango da.

Ekitaldian, Martien Beramendi, Gipuzkoako Hamaikabat alderdiko lehendakariaz gain, beste hainbat hautagai eta zerrendaburu ere izan ziren: Pello Gonzalez, gaur egun Ogasun diputatua dena eta Aldun nagusi izateko hautagaia dena, eta Tolosa eta inguruko herrietako alkatetzarako hainbat hautagai, besteak beste. Alderdiko afiliatuak ere bertaratu ziren.

Hamaikabateko kideek azpimarratu zutenez, “ateak zabalik ditugu herritar guztientzat, eta Hamaikabateko proiektu berri honetan itxaropen handiz goaz aurrera, eguneroko arazoak konpontzeko". Mota guztietako pertsonentzako politika bat helburu dutela ere, nabarmendu zuten.

Martin Beramendi "pozik" agertu zen, alderdiak Gipuzkoan ireki duen bederatzigarren egoitza baita Tolosakoa: "sorreran hasitako bidea bere emaitzak ematen ari denaren seinalea da hau".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!