Gaur arratsaldean, Hamaikabat alderdiak Tolosan irekiko duen egoitzaren inaugurazio ekitaldia ospatuko du. Ekitaldia Gernikako Arbolan izango da, 19:00etan. Tolosako Hamaikabat alderdiko kideez gain, Pello Gonzalez, Gipuzkoako Aldun Nagusirako Hamaikabaten hautagaia, eta Martin Beramendi, Gipuzkoako Hamaikabaten presidentea, ere izango dira.