Pirinioetara irteera egingo dute Oargikoek asteburuan

tolosa 2011ko martxoaren 23a

Datorren asteburuan Pica d´Estats (3.143m) mendira irteera egingo dute Oargi mendi elkartekoek.

Ostiralean, arratsaldez irtengo dira Tolosatik, eta bidean afaldu eta gero, Salardun herri frantziarreko aterpe batean egingo dute lo. Larunbatean, berriz, goizeko 05:00etan jeikiko dira, ordu beteko bidaiaren ondoren Areu-ra iristeko. Valferrerako aterpetxeraino igoko dira, eta hemendik bospasei orduko igoera egingo dute, eta jeitsi ondoren kataluniako Sort herrira joango dira autoz, gaua pasatzera. Igandean, egun librea izango dute atseden hartzeko, Tolosara itzuli aurretik.

Izena eman nahi duenak info@oargi.org helbidera idatzi edo 688 69 86 42-ra dei dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!