Hamaika zuhaitz landatu dituzte Tolosako Elosegi parkean, Euskal Pizkundeko partaideen omenez. Aitzol Euskal Pizkundea urteurrena ospatzen ari dira eta, gaur, Zuhaitz Eguna dela aprobetxatuz, egin dute landaketa. Laskorain Ikastolako DBH1 mailako zenbait ikasle, udal ordezkariak eta Goroldi enpresako langileak izan dira zuhaitzak landatzen. Lizarrei, haritzei eta pagoei leku berri bat eman diete, Elosegi parkearen malda batean. Aurrerago, urrian ziurrenik, Euskal Pizkundeko partaideak omenduko dituzte plaka baten bidez.