Segundoko Gigabayte bateko abiadura du Tolosak

tolosa 2011ko martxoaren 18a

Gipuzkoa Encounter 5 abiadura bizian abiatu da gaur eguerdian. Gipuzkoako party informatikoan segundoko Gigabyte bateko abiadura izango dute informatika zaleek.

Inaugurazio ekitaldia, Joseina Etxeberriak aurkeztua izan da eta bertan izan dira, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea; Juan Goikolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea;  Maria Elena Perez Barredo Administrazio Publikoetako sailburuordea; Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko zuzendari nagusia; eta Iñaki Altuna Kutxako Gizarte Marketineko arduraduna.

EGITARAUA

LARUNBATA 19

11:00 Fastmovilmetraje lehiaketaren gaia azaldu.
12:00Modding lehiaketarako ebaluazioa.
13:00Zaku lasterketa.
16:30Modding tailerra: binilo, pintura eta aerografia 2.atala.
17:00Fast Ipuina.
18:00Lipdub grabazioa.
19:30Hardware: Lehiaketak eta minijokoak.
20:00Jokoen lehiaketetako finaleko erronden hasiera.
20:30Deadline: 2D grafikoak, 3D grafikoak, Wild Compo, HQ music.
22:00Deadline: argazki lehiaketa, ukitu fotografikoa, bikoizketa lehiaketa eta FastMugikorMetraia.
22:00Aurkeztutako lanen proiekzioa.
23:30Future Modding Tournament sari banaketa.
IGANDEA 20

09:00Hack It – Make It lehiaketaren amaiera.
12:00CD eta DVD jaurtiketa.
13:00Maskota lehiaketa.
15:30Sari banaketa ekitaldia.
17:00Gipuzkoa Encounter-aren amaiera.
Datu sarearen eta argindarraren deskonexioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!