http://www.youtube.com/watch?v=dalcxxrHUr4
Colorin txotxongiloa eta bere lagun panpinen erakusketaren aurrerapena.
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak, Topic-ek, hainbat ekitaldi antolatu ditu biharko, Txotxongiloaren Nazioarteko Egunaren harira. 11:00etatik iluntzera bitarte hortaz, Topic-eko txotxongiloak berpiztu egingo dira berriro irudimenari bidea irekitzeko.
Goizean haurrentzako txotxongilo tailerra izango da eta arratsaldean Julia Otxoa olerkariak egun berezi honetako testua irakurriko du. «Irudimenaren eta fantasiaren goi eskolaren aktore guztiak Topic-en bizi dira orain» eta euren istorioei esker «haur zein helduek poesiaren begietatik ikusten badugu bizitza magikoa izan daitekeela» ikusteko gonbita luzatuko du Otxoak.
Irakurketaren ondotik, Donostiako Behi Bis taldeak Paperezko istorioak ikuskizuna eskainiko du. Eta ondoren, Colorin eta bere txotxongiloak (1955-2004) ezagunaren inguruko erakusketa irekiko dute. Colorin Conchita Momeñe eta Jose Luis Villarejoren irudimenetik sortu zen, eta 50. hamarkadatik 80. hamarkada arte izan zen ezagun.
Larunbata
11:00. Haurrentzako txotxongilo tailerra Topic-en
18:00. Txotxongiloaren Nazioarteko Eguneko mezua irakurriko du Julia Otxoa olerkariak. Ondoren, Paperezko
istoriak ikuskizuna eskainiko dute.
19:15. Colorin eta bere txotxongiloak izeneko aldi baterako erakusketaren irekiera.
20:00. Jaia Tolosako Nazioarteko Txotxongilo zentroko tabernan.