Larunbatean, Usabaleko beheko kantxan infantil mutilen saskibaloi partida izango da. 09:00etan Take Oria taldeak, Zubiri Manteoren aurka jokatuko du. Jarraian, 10:30ean, eskola kirola izango da. Areto futboleko partida jokatuko dute, kadete neskek. Katxa berdinean, 18:00etan eskubaloi partida jokatuko du Tolosak, Zarautzen aurka. Futbolari dagokionez, 09:00etan Tolosa C.Fko infantil mutilek Danenaren aurka jokatuko dute. Ondoren, Tolosa C.Fko infantil neskek Urki taldearen aurka jokatuko dute. 11:45ean, Tolosa C.Fko ohorezko infantilak Ordiziaren aurka ariko dira. 13:15ean, Tolosa C.Fko infantil txikiek Hernaniren aurka jokatuko dute. Preferenteko Tolosa C.Fkoak Lagun Onaken aurka ariko dira. Beotibar pilotalekuan, berriz, 10:00etan GRAVN Txapelketako, 4 partida jokatuko dituzte Gipuzkoak eta Nafarroak.
Igandean, 12:00etan, beheko kantxan areto futboleko partida egongo da. Laskorain B taldeak Pinturas Gorka