Asteburu honetan emango zaie hasiera Aitzol Euskal Pizkundea urteurreneko lehen ekitaldiei, Tolosan. Ostiralean, martxoaren 18an, Aitzol jaio zela 115 urte beteko dira, eta horren aitzakiara, hainbat ospakizun izango dira. Ostiralean bertan plaka bat jarriko dute Aitzol zenaren omenez, bere jaiotetxean. Gainera, Jose Ariztimuño Olaso ‘Aitzol’-en hitzek bizia hartuko dute, Tolosan eta Euskal Herrian euskararen esparruan lanean aritzen diren herritarrek bere testuak irakurriko baitituzte 17:00etatik aurrera. Irakurketa hauek megafono bidez entzun ahal izango dira Tolosako hainbat kaletan. Larunbatean, berriz, 10:30ean, Elosegi parkean Zintzoen basoari hasiera emango diote Tolosako neska-mutilek, Euskal Pizkundeko partaideen omenez zuhaitzak landatuz.