Asteartita egunean San Esteban txarangak bere kiderik beteranoena omendu zuen: Florencio Perez Perez. 35 urte bete ditu txaranga honetan Inauterietan tuba jotzen, eta berez Alcoyano txarangako kidea den arren, San Estebanera laguntzaile gisa joaten hasi zen. Florencio Perez Valencia de Don Juan-en jaio zen, Leon-en. Han ikasi zuen musika, eta 1955ean Tolosara etorri zen bizitzera. 1961ean Tolosako Musika Bandan sartu zen, eta orduz gero txaranga askotan parte hartu izan du.