Marta Alonsok bigarren egin du Espainiako Txapelketan

tolosa 2011ko martxoaren 14a

Tolosaldeko igerilariak bikain aritu dira Palman (Herrialde Katalanak) izandako Espainiako Txapelketako gazteen mailan. Tolosaldetik sei igerilari joan ziren, lau mutil eta bi neska, eta Tolosako Marta Alonsoren lana nabarmendu behar da. Izan ere, Espainiako txapeldunorde izatea lortu zuen tximeleta estiloko 50 eta 100eko probetan.

Alonsok, ere berean, estilo libreko 50 metroko proban 28:10, eta bizkarrez 1:08:24 egin zuen.  4x100 estiloko errelebuko proban tximeleta estiloan ere aritu zen.

Alonso, dena den, ez zen bakarrik joan Palmara, eta bere lantaldekoak ere fin aritu ziren. Iosu Carrerak 200 estiloetan 2:14:30 egin zuen, 100 librean 54: 23, tximeletako 100 metrokoan 59:73, eta 400 estiloetan 4:52:25. Azken proba honetan zazpigarren egin zuen. Zuriñe Del Pozo, bere aldetik, bizkarreko 50, 100 eta 200 probetan aritu zen. Hurrenez hurren, emaitza hauek izan zituen: 34:05, 01:11:93, eta 2:38:49. Era berean, 4x100 estilo proban bizkarreko errelebuan aritu zen.

Iñaki Carrerak 4:28:74 egin zuen estilo libreko 400 metrokoan, 2:01:44 estilo libreko 200 metrokoan, eta 4:55:28 400 estilokoan, hamargarren postua eskuratuz. Olaia Cuadradok 2:36:55 egin zuen 200 estilokoan, eta bizkarreko 50, 100 eta 200 metrokoetan 34:14, 01:12:47, eta 2:31:57 egin zuen, hurrenez hurren. 4x100 estilokoan ere aritu zen, bular igeriketa eran.

Amaitzeko, Irati Ibarbia 4x100 proban crawl eran aritu zen.

Era berean, Ion Ander Perez ere aipatu dute Tolosaldeko igeriketa taldeko arduradunek, izan ere, estilo libreko 200 metroko lasterketan 2:00:1 egin eta gero Sabadellera (Herrialde Katalanak)

joango da Espainiako Txapelketako haurren mailan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!