Langabe eta langileentzat ikastaroa antolatu dute Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan

tolosa 2011ko martxoaren 10a

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak hilaren 21etik aurrera testuak editatzeko eta kalkulu orriak nahiz datu-baseak burutzeko ikastaroa eskainiko du langile nahiz langabeentzat. 40 ordukoa izango da ikastaroa, eta arratsaldeko 18:00etatik 21:00 bitartean izango dira

eskolak. Oraindik badira leku libreak izena eman nahi duenarentzat eta %100eko diru-laguntza duen ikastaroari buruzko informazioa ikastetxean bertan edo 943 65 11 47 telefonoan eskura daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!