Bebe abeslariak kontzertua eskainiko du bihar

tolosa 2011ko martxoaren 9a

Bebe abeslariak etzi, hilak 11,  kontzertua eskainiko du Tolosako Leidor antzokian. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta sarrerak  da www.kutxa.net helbidean eros daitezke, 30 eurotan. Horrez gain, Leidor aretoaren ordutegian salgai egongo dira, leihatilan.

Maria Nieves Rebolledo Vila izena du Bebe artistak. Abeslari ezaguna egin da Espainian, sentimenduz betetako kantak eskainiz. Bi disko grabatu ditu: Pafuera Telarañas (2004) eta iaz argia ikusi zuen Y. Bere abesti batzuk oso ezagunak egin dira, besteak beste: Malo, Ella edota Que nadie me levante la voz. Orain, Tolosan zuzenean entzuteko aukera izango da

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!