Tolosako Inauterietako Ostegun Gizeneko afarian, Gure Kaiola elkartea hutsik gelditu zen gonbidatuen zerrendan bi emakume zeudelako. Bertan, afaria egin ohi dute urtero. Izena ematen duen bazkide bakoitzak bi gonbidatu eraman ditzake.
Aurtengoan, bazkide batek bi emakume gonbidatu zituen afaltzera. Zerrendan zeuden gainontzeko afaldarrek, 70 lagun inguruk, Gure Kaiolan elkartu beharrean Casino elkartearen goiko solairuan afaldu zuten.
Bi emakumeek eta gonbidatu zituen bazkideak Gure Kaiola huts batean afaldu zuten.