Euskal preso eta iheslarien senideak elkartzen dituen elkarteak, Etxeratek, elkarretaratzea egingo du Zaldunita Bezperan Tolosako Trianguloa plazan, 19:30etik 20:00etara. Eskualde guztian zabaldu dute deialdia eta herritar guztiak gonbidatu dituzte preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenera. Elkarretaratzea 19:30ean hasi eta 20:00ak arte izango dela azpimarratu nahi izan dute.