Zezen plazara sartzeko azken sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Ataria 2011ko martxoaren 2a

Zezen plazarako sarreren salmenta «martxa onean» doala esan dute udaletik. Leidor aretoko leihatilan sarrerak erosteko azken aukera gaurkoa izango da. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Ikuskizun egunetan ere txartelak salgai egongo dira Zezen plazan, %10a egun horietarako gordetzea erabaki baitute.

Ostiral Mehe egunean eta Asteartita goizean doan izango da Zezen plazarako sarbidea.

Aurreko egunetan bezala, gaur saltzen jarriko diren sarrerek ondorengo prezioa edukiko dute: Tendidorakoak, 16 urtetik beherakoentzat euro bat, eta 16 urtetik gorakoentzat bi euro; harmailarako bi euro eta palkorako bi euro t’erdi.

Txupinazoa zuzenean

Bestalde, pasa den urtean egin zen bezala, aurten ere, Tolosako Inauterien hasiera iragartzen duen txupinazoa zuzenean jarraitzeko aukera izango da Tolosako Udalaren web orrian. Bihar,  www.tolosakoudala.net orria, 11:45ean hasiko da Plaza Zaharrean gertatzen denaren zuzeneko jarraipena egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!