Lehiberrik Hego Ameriketara begira jarri nahi ditu enpresa txiki eta ertainak

Ataria 2011ko martxoaren 1a

Hego Ameriketako merkatuan «negozioak egiteko aukerak» ikusten ditu Lehiberrik. Horregatik, Tolosaldeko enpresa txiki eta ertainentzako «jardunaldi berriemaile bat» antolatu du martxoaren 17an.

Bertan, SPRIko Nazioartekotzerako Zuzendaria, Hego Amerikarako arduraduna, eta SPRI Brasil, Argentina eta Txileko ordezkaritzetako zuzendariak izango dira. Enpresa txiki eta ertainetako arduradunei, honela zuzendu zaizkie Lehiberritik: «gure ustez, aukera on baten aurrean zaudete, egun erdi batez hausnarketa bat egiteko, ea zuen enpresarentzat herrialde hauek negozioak egiteko aukerarik eskaintzen ote dizueten».

Era berean, Brasilgo merkatuari buruzko zehaztasun gehiago nahi duenak, aukera izango du datozen hilabeteetan Lehiberrik  eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean antolatuko duten «sektoreen arteko misio komertzialean parte hartzeko». Gisa honetara egiten den bigarren misioa izango dela ere azaldu dute, «Tolosaldea Garatzenek subentzionatua, 2010eko irailean Hego Koreara eginiko misio arrakastatsuaren ondoren».

Izena emateko

Jardunaldian izena emateko edota informazio gehigarria eskatu eta eskuratzeko Tolosaldea Garatzenekin jarri behar da harremanetan, Enpresa Sailarekin hain zuzen ere. Bertako telefono zenbakia ondorengoa da:  943 65 45 01. Emailez ere egin daiteke, enpresa@tolosaldea.net-era idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!