Bost tolosar ostiral eguerdian abiatu ziren beste 30 bat euskaldunekin batera Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetara (Aljeria). 'Sahara Marathon' izeneko lasterketan parte hartuko dute. Korrikalariak nahiz norbanako edo instituzio desberdinak egindako diru ekarpenak errefuxiatu kanpamenduetan giza laguntza proiektuetarako erabiltzen da.