Igandean itxiko ditu ateak Amaroz Auzo Elkarteko Merkatu Txikiak. Tolosako Kultur Etxeko beheko solairuan dago eta 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Edizio honetan bildutako dirua, Nikaraguako Malpaisilloko Xochilt Acalt emakume antolatuen zentrora bideratuko dute. Zentro honetan emakumeen hezkuntza bideratzen da. itzea urkizu