Zahartzaro duinaren aldeko plataformak batzar informatiboa antolatu du gaurko, 20:00etan, kultur etxean. «Tolosaldeko espezialitateen anbulatorioaren desagerraraztea eta honen pribatizazioaren inguruan» hitz egingo dute. «Iristen ari zaizkigun berriak, larritzeko modukoak dira», azaldu dute eta «saiakera hau geldituko duen herri mugimendua bultzatzea ezinbestekoa» dela. Plataformatik herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.