Viana de Cega-ko Folklore La Rotonda taldea Tolosara etorri da Udaberri dantza taldearekin hitzartutako elkartrukea dela eta. Duela bi urte hasi zen bi dantza taldeen arteko harremana, eta elkartruke bat egiteko ideia sortu zitzaien. Udaberrik, pasa den uztailean bisitatu zuen Viana de Cega herria. Eta gaur, bisita hori itzultzera etorri dira La Rotonda taldekoak. Beraien herriko hainbat dantza tradizional eskaini dituzte Berdura Plazan. Adibidez entradilla, la jota del pelele, las habas verdes edota jota dantzatu dituzte. Udaberri taldekoek ere hemengo zenbait dantza eskaini dituzte. Lekeitioko kaxarranka dantza esate baterako. Jende ugari bildu da bi dantza taldeen emanaldiez gozatzera.