Haritz Lopez euskal presoak ama bisitatu du etxean

tolosa 2011ko otsailaren 9a

Haritz Lopez euskal presoa bere ama bisitatzera ekarri dute Tolosara. Eguerdian iritsi zen bere etxera eta lau t’erdiak inguruan eraman zuten Martuteneko espetxera. Ertzaintzak bere etxea inguratuta izan zuen uneoro eta izeba-osabek ere ezin izan zuten etxera igo Lopezekin egotera. Hainbat lagun elkartu ziren etxe inguruan bere elkartasuna adierazteko euskal presoari.

Haritz Lopez gazteak ama gaixo dauka eta horregatik ezin du honek espetxera semea bisitatzera joan. Hori dela eta, Lopezek baimena lortu du Tolosara etortzeko ama ikustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!