2010eko Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei Sariak banatu dira. Sarituen artean, Aipamen Bereziarekin, Tolosan lan egiten duen irakasle bat aurkitzen da: Xanti Alberdi Zubizarreta. Irakasle honek ondorengo lana aurkeztu zuen: Titulatuei lanbidea errazteko, ikasle ohien jarraipena on line.
Xanti Alberdi Tolosaldea Goi mailako Lanbide Heziketa Institutuko irakaslea eta Lantokiko Prestakuntzarako koordinatzailea da. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, ikasleen artean gauzak ongi egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrerak eta balioak sustatzeko eta sistema multimedien bidezko irakaskuntza bultzatzeko sortu zituen sari hauek.
Ikastaroan parte hartzeko
Bestalde, hilaren 14an, IKTak (Enpresa 2.0: wikiak, blogak, sare sozialak, sindikazioa) (40h) ikastaroa hasten dela eta lekua dagoela gogorarazi dute Tolosaldea Goi mailako Lanbide Heziketa Institututik. Ikastaroa langile eta langabetuentzat zuzenduta dago eta doakoa da. Izen emateko aukera ikastetxean edo 943 65 11 47 telefono zenbakian dago.