Tolosako Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa eskaini du gaur, udaletxeko Pleno Aretoan. Datorren maiatzeko hauteskundeetarako herri partaidetzan oinarrituriko programa esku artean dutela adierazi dute, eta "azken zortzi urte hauetan politikatik baztertuta" egon diren arren, "ilusioz eta kemenez beterik" aurkeztuko direla. Laster emango dute otsaila eta martxoa bitartean antolatuko dituzten ekimenen berri.