Mota askotako lore, landare, zuhaixka eta zuhaitzak izan dira eskuragarri, gaur goizean Tolosako Trianguloan ospatu den Zuhaitz Egunean. Gure lurretan ohikoenak diren landareetatik hasi, eta ekialdeko herrialdeetan hain ezagunak diren bonsaiak ere ikusgai izan dira plazako postuetan. Goizeko lehen orduetan behe-lainoa eta hotza zirela eta, jende askorik ez zebilen arren, eguerdi aldean tolosar ugari hurbildu da Trianguloan Euskal Herriko haztegi desberdinek jarri dituzten postuetara.