Atzo arratsaldean aurkeztu zuten udal ordezkariek ‘Tolosa Berdez’ liburuxka berria. Argitalpenak Tolosako zatirik «ezezagunenetarikoa» eman nahi du ezagutzera, eta horretarako, hiriguneko lorategietatik hasi eta kanpoaldeko landa auzoetarainoko informazioa biltzen du. Euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko testuz hornitu dute gida berria, eta informazioaz gain, hainbat txango ere proposatzen ditu, Tolosan naturaz ere goza daitekeela erakutsiz.