Joan den igandean ospatu zen Gipuzkoako Arraun Ligakok bigarren jardunaldia Zumaian, eta Tolosako Arraun Klubak emaitza onak lortu zituen maila guztietan, estropadak aurreneko postuetan amaituz. Guztira hamar talderen ordezkaritza du TAKek liga honetan, eta hasieratik emaitza onak lortzeak «indarra» ematen die klubekoei. TAKeko arduradunek, bestalde, Ugaitz Mendizabal taldekide ohiaren lana azpimarratu nahi izan dute, Astillerorekin zortzikoan Espainiako Txapelketa irabazi baitu.