Errotako tabernaren ustiapena lehiaketara atera du udalak

tolosa 2011ko urtarrilaren 31

Urtarrilaren 21ean egindako Gobernu Batzarrean Baldintza Pleguak onartu zituzten, eta honekin batera Errota eraikineko tabernaren ustiapena lahiaketara ateratzea erabaki du udalak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da iragarkia, eta eskaintzaren bat egin nahi dutenek hamar lan eguneko epea izango dute euren proposamenak luzatzeko. Hasiera batean, urte beterako izango da esleipena, baina hiru urtez luzatu ahal izango da. Kontratuaren epea 2011ko martxoaren 1ean hasiko da.

Eskaintzak Tolosako udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta proposamenak eskuz aurkezteaz gain, posta bidez, telefaxez eta bestelako baliabide informatikoak erabiliz ere egin ahal izango dira.Norbanako bakoitzak gehienez ere proposamen bat egin ahal izango du, eta udalak eskaintza ekonomikoari eta ideia berriei begiratuko die erabakia hartzerakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!