Tolosaldeko ezker abertzaleak eta EAk Gipuzkoan lortu arte! akordioaren aurkezpen publikoa egin dute Tolosako Topic zentroan. Ezker abertzalearen ordezkari bezala Antton Izagirre izan da eta EAren aldetik Onintza Lasak parte hartu du. Topic-en areto nagusia ia guztiz bete da ekitaldirako.
Antolatzaileek aurkezpen parte-hartzailea egitea bultzatu dute eta ekitaldiaren hasieran bai Lasak eta bai Izagirrek bakoitzak bere alderdia akordio hori gauzatzera nola iritsi diren azaldu dute. Ondoren, aretoan elkartu diren herritarrek parte hartu ahal izan dute.
Bi alderdien arteko akordioaren berri eman aurretik, Zerkausiaren inguruan bai ezker abertzaleak eta bai EAk sinatutako Gernikako Akordioaren inguruko informazioa zabaldu dute.