‘Gipuzkoan lortu arte!’ ekimenaren aurkezpen publikoa, larunbatean Topic-en

tolosa 2011ko urtarrilaren 27a

Gipuzkoako Ezker Abertzaleak eta EAk Gipuzkoan lortu arte! akordioaren berri emango dute larunbatean, hilak 29, Tolosako Topic zentroko areto nagusian, 12:00etan hasiko den agerraldian. Euskal Herriari eta Gipuzkoako jendarteari «aldaketa politiko eta soziala» bultzatzeko eskaintza egin nahi diote. Aldaketa horretan independentzia hartzen dute erreferentzi moduan.

Akordioak hamar puntu hartzen ditu bere baitan: egitura juridiko politiko berria; gatazkaren konponbidea; Euskal Herritik Gipuzkoara, Gipuzkoatik Euskal Herrira; justizia soziala; garapen iraunkorra; berdintasunean oinarritutako jendartea; euskara eta kultura; migrazioa eta aniztasuna; hezkuntza, eta azkeneko puntuan, gazteria. Azaroan osatu zuten bi alderdiek akordioa eta orain eskualdez eskualde ari dira gizarteratzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!