«Parte-hartzea eraikitzeko» herritarren arteko topaketa Tolosan

tolosa 2011ko urtarrilaren 27a

Tolosako Udalak «herritarren partaidetza eguneroko jardunean txertatu» nahi du. Parte-hartze eredu bat aurkitzea «erraza ez den arren», eta guztion itxaropen, nahi eta beharrei erantzutea ere «zaila» denez, udalak «herritarrak udaleko kudeaketan eragile gisa txertatzeko, eraginkorra den lan esparrua adostea beharrezkoa» dela dio.

Hau dela medio, parte-hartze eredu berri bat proposatzeko topaketa bat antolatu dute otsailerako. Bertan parte-hartzearen alde onak eta txarrak, lortu nahi den partaidetza mota, parte-hartzeari buruzko proposamenak eta berau antolatzeko kontuan hartu beharreko elementuak eta edukiak ere eztabaidagai izango dira.

Topaketan iritzia eman nahi duen tolosar orok Herri Partaidetzarako Departamentuarekin harremanetan jarri beharko du otsailaren 1a baino lehen, 943 69 75 21 telefono zenbakiaren bidez nahiz tolosa2015@tolosakoudala.net helbide elektronikora idatziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!