Tolosa 2015 egitasmoa «eraberrituta» dator internet bidez

tolosa 2011ko urtarrilaren 25a

Tolosa 2015 webguneak aurpegi berria izango du  hemendik aurrera. «Aurretik urraturiko bidean pauso bat gehiago» emateko asmoz, itxuraldatuta dator interneteko txokoa. Hasiera batean sortutako webguneak «herritarrak plan estrategiko batean parte hartzera gonbidatzen zituen», baina orri berriak etorkizuneko plan bat erakusten die herrritarrei. Horrela beraz, web orri berrituak «plan estrategikoaren garapena gardentasun osoz erakutsiko du», herritarrak «uneoro» informazioz hornituz.

Sei atal herritarrei zabalik

Tolosa 2015 proiektua duela bost urte abiarazi zuen udalak, «herri jasangarriago bat lortzeko bidean». Lan honetan hainbat bilkura antolatu zituzten eta orotara erakunde, talde eta elkarte desberdinetako 300 lagun baino gehiagok parte hartu zuten egitasmoan. Web orriko lehenengo atalean adostasun prozesuaren garapenaren berri izango du bisitariak, eta Tolosako Udalak lortu nahi dituen helburuak ezagutzeko aukera ere izango da. Herri partaidetzari zuzenduriko txokoan, berriz, udalak onartutako konpromisoen agiria izango da eskuragarri.

Albisteek ere izango dute euren lekua udalaren proiektu honetan, eta ekimen berriak antolatzen doazen heinean, hauei buruzko informazioa zintzilikatuko dute web orrian. Honekin lotuta, tolosarrek T15 komunitatera batu ahal izango dute nahi izanez gero. Datu batzuk eman eta norberak bere helbide elektronikoaren edo sare sozialaren bitartez jaso ahal izango du azken proposamenei buruzko informazioa.

Azkenik, jasngarritasuna hizpide duen atal bat ere izango du web orriak. Bertan garapen jasangarria, klima aldaketa, bioaniztasuna eta mugikortasuna izango dira gai nagusiak, besteak beste.

Tolosa 2015 webguneak aurpegi berria izango du  hemendik aurrera. «Aurretik urraturiko bidean pauso bat gehiago» emateko asmoz, itxuraldatuta dator interneteko txokoa. Hasiera batean sortutako webguneak «herritarrak plan estrategiko batean parte hartzera gonbidatzen zituen», baina orri berriak etorkizuneko plan bat erakusten die herrritarrei. Horrela beraz, web orri berrituak «plan estrategikoaren garapena gardentasun osoz erakutsiko du», herritarrak «uneoro» informazioz hornituz.

Sei atal herritarrei zabalikTolosa 2015 proiektua duela bost urte abiarazi zuen udalak, «herri jasangarriago bat lortzeko bidean». Lan honetan hainbat bilkura antolatu zituzten eta orotara erakunde, talde eta elkarte desberdinetako 300 lagun baino gehiagok parte hartu zuten egitasmoan. Web orriko lehenengo atalean adostasun prozesuaren garapenaren berri izango du bisitariak, eta Tolosako Udalak lortu nahi dituen helburuak ezagutzeko aukera ere izango da. Herri partaidetzari zuzenduriko txokoan, berriz, udalak onartutako konpromisoen agiria izango da eskuragarri.Albisteek ere izango dute euren lekua udalaren proiektu honetan, eta ekimen berriak antolatzen doazen heinean, hauei buruzko informazioa zintzilikatuko dute web orrian. Honekin lotuta, tolosarrek T15 komunitatera batu ahal izango dute nahi izanez gero. Datu batzuk eman eta norberak bere helbide elektronikoaren edo sare sozialaren bitartez jaso ahal izango du azken proposamenei buruzko informazioa.Azkenik, jasngarritasuna hizpide duen atal bat ere izango du web orriak. Bertan garapen jasangarria, klima aldaketa, bioaniztasuna eta mugikortasuna izango dira gai nagusiak, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!