Torquemadaren mintegirako izen-ematea itxita

tolosa 2011ko urtarrilaren 25a

Tolosaldean IKASTNek eta Tolosaldea Goi-mailako Lanbide Heziketa Institutuak antolaturiko Nazioarteko Gaurkotasunari buruzko bigarren mintegiko izen-emate epea itxi dute jada; ez dira, beraz, diru-sarrera gehiago onartuko. Jesus Torquemada hizlari izango duen mintegiarekin, antolatzaileek «aurreikuspen guztiak gainditu» dituzte, 250 lagunek baino gehiagok izena eman nahi izan baitute. Topic-en neurriek, ordea, 250 partaidetako muga jartzera behartu ditu antolatzaileak. Hauen artean asko dira joan den urtean ere bertan izan zirenak, baina 90 inguru berriak izango dira. Hemen «iaz parte hartu zuten ikasleek egin duten zabaltze-lana eskertzekoa» dela azaldu dute antolatzaileek.

Mintegia datorren otsailaren 14an hasiko da, arratsaldeko zazpietan, Topic-en. Parte hartuko duen lagun kopurua dela medio, antolatzaileek hasiera-ordua baino lehen parte hartzaileak bertara daitezela eskatu dute; lehiatila 18:15ean zabalduko dute egitarauak eta agiriak banatzeko.

Irekiera- ekitaldian Gorka Igartua Tolosaldea Goi-mailako Lanbide Heziketa Institutuko ordezkariak, Jose Luis Elorza Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendariak eta Ikastn zerbitzuko Gemma Zelaiak parte hartuko dute, Jesus Torquemadari ongi etorria eginez.

Azkenik, antolatzaileek parte hartzaileei gogorarazi nahi diete mintegiaren lehenengo egunean ordain-agiriak aurkeztu beharko dituztela Topic-en.

Tolosaldean IKASTNek eta Tolosaldea Goi-mailako Lanbide Heziketa Institutuak antolaturiko Nazioarteko Gaurkotasunari buruzko bigarren mintegiko izen-emate epea itxi dute jada; ez dira, beraz, diru-sarrera gehiago onartuko. Jesus Torquemada hizlari izango duen mintegiarekin, antolatzaileek «aurreikuspen guztiak gainditu» dituzte, 250 lagunek baino gehiagok izena eman nahi izan baitute. Topic-en neurriek, ordea, 250 partaidetako muga jartzera behartu ditu antolatzaileak. Hauen artean asko dira joan den urtean ere bertan izan zirenak, baina 90 inguru berriak izango dira. Hemen «iaz parte hartu zuten ikasleek egin duten zabaltze-lana eskertzekoa» dela azaldu dute antolatzaileek.Mintegia datorren otsailaren 14an hasiko da, arratsaldeko zazpietan, Topic-en. Parte hartuko duen lagun kopurua dela medio, antolatzaileek hasiera-ordua baino lehen parte hartzaileak bertara daitezela eskatu dute; lehiatila 18:15ean zabalduko dute egitarauak eta agiriak banatzeko.Irekiera- ekitaldian Gorka Igartua Tolosaldea Goi-mailako Lanbide Heziketa Institutuko ordezkariak, Jose Luis Elorza Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendariak eta Ikastn zerbitzuko Gemma Zelaiak parte hartuko dute, Jesus Torquemadari ongi etorria eginez. Azkenik, antolatzaileek parte hartzaileei gogorarazi nahi diete mintegiaren lehenengo egunean ordain-agiriak aurkeztu beharko dituztela Topic-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!