Inauteriak girotzeko aukera Aranburu Jauregian

tolosa 2011ko urtarrilaren 25a

Aurtengo Inauterietarako hilabete pasatxo falta dela, ikusgai da jada Jeiki!Jeiki! erakusketa Aranburu Jauregian. Joan den ostiral iluntzean erakusketako antolatzaileen eskutik izan zen aurkezpena, eta martxoaren 20ra bitarte joan ahal izango da ikustera, asteartetatik igandetara.

Udaleko arduradunek «Inauteriek erakusketa bat merezi dutela askotan pentsatu» izan dutela azaldu zuten, eta «festa hauen zirrara gorputzean sartzea erraza ez den arren», erakusketak inauterien xarma bildu eta transmititzea helburu duela azaldu zuten. Guztira 2000 argazki inguru bildu ditu Nestor Ardanaz erakusketaren diseinatzaileak; hauetarik 1500 herritarrek utzitakoak dira, eta oraindik ere argazkiak jasotzeko prest daude antolazaileak: «herritarrek parte hartzea nahi dugu». Bestalde, inauteriak girotzeko tresna eta bidea ere izango dela adierazi zuen Jokin Bildarratz alkateak; lan horretan, erakusketaren beraren izenak ere lagunduko du, Dianako abestia baitakar gogora.

Topic-en eta dendetan ere bai

Erakusketa hiru bide desberdinetatik zabalduko da. Aranburu Jauregikoaz gain, Tolosako 215 dendetako erakusleihotan ere inauterietako argazki desberdinak ezarriko dituzte. Gainera, Topic-eko Anbigua gunean erakusketaren hirugarren atala izango da. Bertan noizbait txotxongiloak edo panpinak mozorroen osagarri izan direneko inauterietako argazkiak erakutsiko dituzte.

Gaztetxoenentzat festa

Erakusketaren inguruan galdera-jokoa ere prestatu dute. Gazte zein helduentzat zuzendua da jokoa, eta koloreen arabera zortzi zailtasun maila izango dituzte inauteriei buruzko galderek. Galdera hauen erantzunak, hain zuzen ere aipaturiko dendetako erakusleihoetan aurkitu beharko dituzte jokalariek, maila bakoitza argazkiaren kolorearekin lotuz.

Honen harira, otsailaren 5ean deialdi berezia izango da gaztetxoentzat. Herriko aisialdi taldeen laguntzaz, Aranburu Jauregiko atarian bilduko dira 17:00etan, eta adinaren araberako taldeak egingo dituzte jolasteko. Amaitzeko, meriendatxoa banatuko zaie parte hartzaile guztiei.

Aurtengo Inauterietarako hilabete pasatxo falta dela, ikusgai da jada Jeiki!Jeiki! erakusketa Aranburu Jauregian. Joan den ostiral iluntzean erakusketako antolatzaileen eskutik izan zen aurkezpena, eta martxoaren 20ra bitarte joan ahal izango da ikustera, asteartetatik igandetara. Udaleko arduradunek «Inauteriek erakusketa bat merezi dutela askotan pentsatu» izan dutela azaldu zuten, eta «festa hauen zirrara gorputzean sartzea erraza ez den arren», erakusketak inauterien xarma bildu eta transmititzea helburu duela azaldu zuten. Guztira 2000 argazki inguru bildu ditu Nestor Ardanaz erakusketaren diseinatzaileak; hauetarik 1500 herritarrek utzitakoak dira, eta oraindik ere argazkiak jasotzeko prest daude antolazaileak: «herritarrek parte hartzea nahi dugu». Bestalde, inauteriak girotzeko tresna eta bidea ere izango dela adierazi zuen Jokin Bildarratz alkateak; lan horretan, erakusketaren beraren izenak ere lagunduko du, Dianako abestia baitakar gogora.Topic-en eta dendetan ere baiErakusketa hiru bide desberdinetatik zabalduko da. Aranburu Jauregikoaz gain, Tolosako 215 dendetako erakusleihotan ere inauterietako argazki desberdinak ezarriko dituzte. Gainera, Topic-eko Anbigua gunean erakusketaren hirugarren atala izango da. Bertan noizbait txotxongiloak edo panpinak mozorroen osagarri izan direneko inauterietako argazkiak erakutsiko dituzte.Gaztetxoenentzat festaErakusketaren inguruan galdera-jokoa ere prestatu dute. Gazte zein helduentzat zuzendua da jokoa, eta koloreen arabera zortzi zailtasun maila izango dituzte inauteriei buruzko galderek. Galdera hauen erantzunak, hain zuzen ere aipaturiko dendetako erakusleihoetan aurkitu beharko dituzte jokalariek, maila bakoitza argazkiaren kolorearekin lotuz.Honen harira, otsailaren 5ean deialdi berezia izango da gaztetxoentzat. Herriko aisialdi taldeen laguntzaz, Aranburu Jauregiko atarian bilduko dira 17:00etan, eta adinaren araberako taldeak egingo dituzte jolasteko. Amaitzeko, meriendatxoa banatuko zaie parte hartzaile guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!