Udaberri Dantza Taldetik azaldu dutenez, datorren ostegunerako, hilaren 27rako, deitua dagoen greba dela eta, aste honetan ez da Larrain dantza entsegurik izango. Hurrengoa datorren otsailaren 3an, ostegunean, izango da betiko orduan, 20:30etatik 21:30etara Tolosako Usabal polikiroldegian.