Tolosako San Frantzisko ibilbidean, egoera txarrean zeuden hamaika zuhaitz moztu dituzte erditik. Udaletik azaldu dutenez, «zuhaitz hauek usteltze prozesuan zeuden, horregatik beharrezkoa izan da mozketa hauek burutzea». Zuhaitz berriak hiru aste barru landatuko dituztela ere azaldu dute. Zumalakarregi kalean ere datorren astean egingo dute zuhaitzen zaharberritzea.