Datorren urtarrilaren 24an eta 25ean DEA ekipoen (Kanpoko Desfibriladore Automatikoen) erabilerarako ikastaro bat eskainiko da Gipuzkoako DYAk antolatua, Tolosan. Ikastaroa 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da aipaturiko bi egunetan, Larramendi auzoan DYAk duen ordezkaritzan.
Kanpoko Desfibriladore Automatikoa baliagarria da bihotzaren taupadak neurtzeko, desfibrilazioa behar duten arritmiak neurtzeko eta bihotzaren erritmoa berreskuratzen deskarga noiz eman behar den jakiteko ere oso baliagarria da. Homologaturiko sistema informatiko honek sortzen dituen onurak ikusita, eta bere kostu murritza dela medio, azkenaldian gero eta ohikoagoak dira DEA ekipoak merkataritza gune, kirol gune nahiz lantegietan.
Ikastaroa edonori irekia izango da, ez baita beharrezkoa aurrez osasun alorrean ezagutza berezirik izatea. Horrela bada, eduki teoriko zein praktikoak landuko dira ikastaroan, eta hau guztia ikus-entzunezko material eta baliabidez lagundua izango da gaiak erraztasunez handiagoz barneratzeko. Ikastaroa gainditu ondoren, ikasleek DEA ekipoen erabilerarako gaitasun ofiziala eskuratuko dute.
Ikastaroko matrikulak 120 euroko kostua izango du, eta ikastaroko eduki guztiak biltzen dituen eskuliburua ere eskainiko da.
Ikastaroan eskaintzen den irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko, ikasle kopurua mugatua izango da.