Pasa den urteko apiriletik ekainera Nazioarteko gaurkotasunari buruzko ikastaroa gidatu zuen Jesus Torquemadak Tolosaldean Ikastn zerbitzuak antolatuta. Bada, tailerrak izan zuen harrera ona ikusita, eta hura osatze aldera, bigarren ikastaroa egingo dute jarraipen moduan.
Otsailaren 14an hasi eta martxoaren 28an amaituko da. Jesus Torquemadak emango du kasu honetan ere, eta Topic-en egingo da. Sei egunetan banatuko da ikastaroa, astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara.
Lehen eta bigarren saioan, Asia landuko dute. Azken 30 urteetan Txinak izan duen ekonomiaren hazkunde ikaragarria aztertuko dute, besteak beste. Hirugarren eta laugarren saioan Afrika izango dute hizpide. Azken bi saioetan, berriz Ekialde Hurbilaz, Europaz eta Amerikaz ariko dira. Hauek pasa den urteko tailerrean ere jorratu zituzten, baina oraingo honetan, gaurkotu egingo dute informazioa.
Parte hartu ahal izateko 25 euro ordaindu beharko dira. Informazio gehiagorako edota edozein zalantza argitzeko 943 65 11 47 edo 615 77 56 78 telefono zenbakira dei daiteke, edo bestela info@ikastn.com helbidera idatzi. Urtarrilaren 21ean amaituko da izena emateko epea. Antolatzaileek esan dutenez, lehen tailerrean izan zen gehiengoak eman du izena bigarrengoan parte hartzeko.