Angel Cuerdoren azken hamar urteetako bidaien argazkiak ikusgai daude Aranburu jauregian, Mundu bat kolore izenburupean. Argazki hauek, gainera, erosteko aukera ere badago, 50 euroan, eta bildutako dirua sahararrei laguntzeko baliatuko da. Bada, erakusketaren barruan, Tolosaldea Sahararekin elkarteak hitzaldia emango du hilaren 4ean, 19:00etan, Aranburu jauregian bertan. Mendebaldeko Saharan edota errefuxiatuen kanpalekuetan dituzten proiektuen berri emango dute. Bertan izango da, baita ere, Tolosa anaituta dagoen Bir-Lehlu herriko alkatea.