Urtarrilaren 5a izango da Kultur Bonua eskuratzeko azken eguna

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 30a

Eusko Jaurlaritzak ateratako Kultur Bonuarekin martxoa bitarteko ondorengo ikuskizun eta zine bonuak eros daitezke Leidor aretoan: urtarrilaren 17ra bitarteko zine saioetarako zine bonua (15 euro); Baginaren bakarrizketak antzezlana (10 euro); Mintzo Dantzaz konpainiaren emanaldia (10 euro); La Guinda flamenko taldearen emanaldia (10 euro); No me hagas daño antzezlana (10 euro); Bebe-ren kontzertua (30 euro); eta Pirritx eta Porrotx (6 euro). Servikutxan eros daitezke, eta azken eguna urtarrilaren 5a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!