Musika Bandarekin kalejira

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 29a

Urteari bukaera ederra emateko, Tolosako Musika Bandak Urte Zaharreko kalejira egingo du Tolosako Alde Zaharreko kaleetan, urteko azken egunean, hau da, etzi.

Musika taldea Gorriti plazatik aterako da 20:00etan. Korreo kalea gurutzatu eta Solana kalera iritsiko dira, eta bertatik Plaza Zaharrera helduko dira. Plaza Zaharrean giro polita sortuko dute, hainbat doinu jo eta gero, eta handik, Plaza Berrirantz abiatuko dira, Kale Nagusitik. Horrela emango diote amaiera kalejirari. Plaza Berrian Zezenen Jota eta Tolosa Futbol Klubaren ereserkia Ia Zarrak joko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!