Tolosako Santa Klara komentuan Hodeiertz abesbatzak ohiko emanaldia eman zuen igandean. Hodeiertzekin lotura duten Hodeitruk, Hodeitruk Samaniego eta Hodeitruk Hirukidek ere bere saioa egin zuten. Kontzertua ere berezia izan zen, Hodei talde berriaren aurkezpena izan baitzen. Hodeitruk gaztetxoen taldea bada, Hodei 18 urte inguruko abeslariek osatzen dute. Egun bertako partaide guztiak neskak dira. Bere aldetik, Hodeiertz abesbatzak Pello Ramirez eta Xabier Zeberio musikariekin batera abestu zuen. Enrique Azurza zuzendariak azaldu zuenez, «oso gustura» aritu ziren abesbatzakoak.