Tolosa Kantari kantu jira izango da larunbat honetan, Eguberri egunean. Ohi bezala, Tontokaletik abiatuko dira 12:00etan, eta Alde Zaharreko kaleetan abestuko dute. Oraingo honetan, Xabier Lete gogoan izango dute bere abestiak kantatuz, eta Bonberenea txarangakoak izango dituzte laguntzaile bezala. Larunbaterako prestatzeko, bihar entsegua izango dute, 20:00etan, Musika Eskolan.