Bihar, Gustoko bidean, aldaperik ez! Bonberenea 13 urte martxan lelopean, Okupazio eguna ospatuko dute, eta Bonberenea txarangarekin kalejira egin-
go dute, 19:00etan abiatuta. 21:00etan afaria izango dute, eta 00:00etan, berriz, su artifizialak.
Larunbatean, bestalde, Bonberenea txarangak Tolosa Kantarirekin egingo du bat. 12:30etik aurrera eurekin batera Alde Zaharreko kaleak girotuko dituzte.
Igandean Bonberenea txaranga Bilbon izango da, BECen hain zuzen ere, Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera, 12:00etan eta 18:00etan.
Futbolina eta saskibaloia
Astelehenean, hilaren 27an, Bonberenea 3. Futbolin Txapelketa jokatuko dute, 20:00etan hasita. Hurrengo egunerako, hilaren 28rako, Bonberenea Lehenengo Saskibaloi Txapelketa antolatu dute. 10:00etan hasiko dira jokatzen.
Azkenik, asteazkenean, hilaren 29an, musika izango da protagonista Bonberenean. Indekitxen, Glaukoma Sound System eta Dolce Tangana igoko dira taula gainera, 22:30etik aurrera.