Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimen parte-hartzailearen saioetako bat izan zen atzo arratsaldean Tolosako kultur etxean. Bertan, Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara Departamentuaren diputatua izan zen etorkizunera begirako arazoak eta erronkak partekatzeko. Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren helburu nagusia da Gipuzkoako errealitatea ezagutzera ematea eta legealdi honen hasieran onartutako 2007-2011 Kudeaketa Planaren exekuzioa eta emaitzak jakinaraztea.