Tolosako Udalak urteko kirolari onenak omendu zituen herenegun eginiko Kirol Galan. Herriko eragile desberdinek aukeratuta, Edurne Pasaban eta Xabi Alonso dira aurtengo aipamen nagusia jaso dutenak. Beste hainbat aipamen ere banatu zituzten, hala nola, etorkizuneko kirolariei eta 2010eko kirolari aipagarrienei. Aipamen berezia jaso zutenen artean, Juan Inazio Elola nabarmendu daiteke, zesta punta eskolako sortzailea, eta eskolako laguntzailea. i. t.