Tolosako Udalaren gobernu batzarrak presoen familientzako diru laguntzak banatzea onartu du zuen azaroaren 29an, «aho batez».
Diru laguntzen helburua «preso daudenen senideei bisita egiteak dakarkien gastuari aurre egiten laguntzea» dela azaldu zuten.
Diru laguntzak proportzionalak izango direla ere jakinarazi zuten: «Tolosaren eta presoak dauden kartzeletako udalerrien arteko km kopuruarekiko».
Ondorioz, erabaki honekin, «Gipuzkoatik kanpoko kartzeletan dauden presoen familiei, guztira, 3.320 euroko diru laguntza ematea» adostu zuen Tolosako gobernu batzarrak.