"Giro onean" amaitu dute Tolosako Aldaba auzoan Kultur Asteburua. 45 lagun inguru elkartu ziren Intxur auzo elkartean gaztaina jatea egiteko larunbat gauean. Aurretik, haurrek marrazkiekin apaindu zuten balioanitzeko gela, film bat ikusi eta txokolate beroa hartu ondoren. Ostiralean Edurne Maizek bideo baten eta argazkien bidez Indian hiru hilabetez bizitako esperientziaren berri eman zien auzokideei.