Kristine Bosqueren erailketa salatu dute

tolosa 2010eko abenduaren 11

Tolosaldeko Bilgune Feministak deituta 30 bat pertsona bildu dira gaur eguerdian Trianguloan Kristine Bosqueren erailketa salatzeko. Lapurtarra azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, eta astebete beranduago hil zen. Autopsiak erakutsi du litekeena dela itota hil izana, eta Paul Bosque 65 urteko senarra atxilotu dute hiltzailea delakoan. Leitzan ere elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Lopeneko biribilgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!