Urteko azken hilabetean Tolosako eragile askok Gabonekin bat egingo dute. Euren ekitaldiak egun hauek girotzeko balioko dute eta horien artean kontzertu desberdinak nagusituko dira. Olentzerok eta Mari Domingik ere urteroko zita izango dute hilaren 24an. Oria ibaitik jaitsiko dira lehenik, 17:30ean, eta ondoren, haurrekin Zerkausian elkartuko dira.
Horrez gain, erakusketek, hitzaldiek eta zine emanaldiek beteko dute hilabete honetako kultur egitaraua. Bonbereneak ere ez du hutsik egingo abenduan, kontzertuez gain, hilaren 12an, ipuin kontalariak izango dira bertan txikienen gozamenerako.
Abenduan zer?
Erakusketak
Tolosa – La Bayoneta y Napoleón. Aranburu jauregian, abenduaren 17tik aurrera, Eusko Ikaskuntzaren bidez antolatutako erakusketa.
Wayang Golek (Indonesiako txotxongiloak). Topic-en urtarrilaren 10a bitarte.
Emakumea, etorkina, bizilaguna. Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara, SOS Arrazakeriak elkartearen erakusketa. Abenduaren 10etik 17ra.
Ikuskizunak eta musika
‘OINAZEZ’ Alurr dantza taldearen ikuskizuna . Abenduaren 10ean Leidorren, 22:00etan.
‘El Nica’ (Costa Rica) antzerki saioa. Abenduaren 11n Leidorren, 19:30ean. 8-14 urte bitarteko gaztetxoentzat.
Kirol Gala. Abenduaren 15ean Leidorren, 19:00etan.
Beldur Barik emanaldia. Abenduaren 17an, gazteek antolatutako arte eta ikuskizun saioa. Leidorren 19:00etan.
Tolosako Orfeoiaren Messiah. Abenduaren 22an, Eguberrietako kontzertua. Leidorren 20:30ean.
Isidro Larrañaga Musika Eskolaren Eguberrietako kontzertua. Abenduaren 23an, Leidorren 19:30ean.
‘Segi jotzen’ Poxpolo eta konpainia. Abenduaren 26an, Leidorren bi saio. 12:00etan eta 17:00etan.
‘El Mago de Hoz’, Buho y Maravillas Cop. Abenduak 30ean Topic-en, 18:00etan.
Zinea
‘El diario de Greg’. Abenduaren 12an, Leidorren 17:00etan.
‘Los ojos de Julia’. Abenduaren 12an, 19:30ean eta 22:00etan. Abenduaren 13an, 20:30ean, Leidorren.
‘La marcha’. Abenduaren 13an, 19:00etan Kultur Etxean.
‘Agua Viva’. Abenduaren 17an, Kultur Etxean 19:00etan,
Besterik
Odolemaileen hileroko odol ateratzeak. Abenduaren 20an, 18:30etik aurrera Kultur Etxean.
Laskorain Ikastolaren merkatu txikia. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, Kultur Etxean.
Teknoiraultza. Ezagutu teknologia konbergenteen inguruko aurrerapenak. Erakusketa ibiltaria. Trianguloan. La Caixaren Fundazioak antolatua, abenduaren 14ra bitarte.
‘Jeiki Jeiki’ herritarren Inauterietako argazkien bilketa. Abenduaren 10a bitarte, Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. (Kamera baten zozketa parte hartzaileen artean).
Mundu bat Tolosaldean. Abenduaren 10etik 19ra, Kultura arteko Topaketak. (Abenduak 10 Giza Eskubideen Eguna eta abenduak 18 Etorkinen Nazioarteko Eguna). Antolatzailea: Tolosaldea Garatzen
Andeetako musika eta instrumentuen tailerra. Abenduaren 10ean, Errota Haur liburutegian.
Xurdinen Gabonetako kontzertua eta Disko Top. Abenduaren 11n, Tolosa&Co -Tolosako dendariek antolatutako dinamizazio kanpaina- Zerkausian, 18:00etan.
Batxitxango. Abenduaren 11n, Disko jaia. Batxiler II. Mailako ikasleek Tolosako Gazteria eta Berdintasun sailekin elkarlanean antolatua. Beotibarren. 23:00etatik 05:00etara. Aurretik afaria Zerkausian, 21:00etan.
Munduko ipuinen kontaketa ingelesez. Abenduaren 16an, Errota Haur Liburutegian. 18:00etan, 6-10 urte bitarteko haurrentzat.
Gabonetako azoka berezia eta ‘Munduko gozoak’. Ereite elkartearen eskutik, abenduaren 18an.
Mundualitoaren finalak. Uzturpe kiroldegian, abenduaren 19an.
Tolosako Musika Bandaren Eguberri kontzertua. Abenduaren 24ean, 12:00etan Zerkausian. Eguberri kalejira, 20:00etan.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Oria ibaian behera. Abenduaren 24ean, 17:30etik aurrera. Haurrei harrera Zerkausian.
Hodeiertz abesbatzaren Eguberrietako kontzertua. Abenduaren 26an.
Gazte Astea. Abenduaren 26tik 30era, Gazte Topagunean. Kultur eta kirol jarduerak eta irteerak. Abenduaren 28an, Euskal Selekzioaren futbol partida.
Gabonetako haur parkea. Abenduaren 27tik 30era, Zerkausian. Doan, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Tolosako Musika Bandaren Urte Zahar kalejira. Abenduaren 31n, 20:00etan.
Tolosa Kantari. Abenduko azken larunbatean, 25ean, Agirre doktorearen plazatik abiatuta, 12:00etan.
Bonberenea
Gustuko bidean, Adaparik ez lelopean antolatutako ekimenak.
25th Coming Fire eta 30%. Abenduaren 11n, 22:30ean.
Michel Cloup (Frantzia). Abenduaren 12an, 20:00etan.
Andurina eta Txezo-Eo! Hemen nago!. Abenduaren 12an, ipuin kontaketa.
Indekitxen, Glaukoma Sound System eta Dolce Tangana. Abenduaren 29an, 22:30ean.