Tolosako Aldaba auzoan Kultur Asteburua egingo dute ostiralean eta larunbatean. Hitzaldi batekin hasiko dira ekitaldiak. Ostiralean, 20:00etan, Edurne Maiz aldabarrak Indian lankide boluntario bezala emandako hiru hilabeteko esperientziari buruz ariko da, bertan aterako argazkien laguntzaz, India bost zentzuen bitartez izeneko solasaldian. Larunbatean, 17:00etan haurrentzako film bat emango dute eta txokolate beroa ere banatuko dute. Ondoren, haurrek eskulanak egiteko aukera izango dute auzoko elkartearen egoitza apaintzeko Eguberriei begira. 20:00etan gaztaina jatea egingo dute. Gaztainak elkarteak jarriko ditu eta afaria bakoitzak berea emango du.